130 umek parte hartu dute Elorrioko Liburutegiko irakurketa lehiaketan

Anboto 2018ko abe. 19a, 17:00

131 umek hartu dute parte, eta 101ek amaitu dute 24. lehiaketa izan dena. Lehen hezkuntzako lehenengo mailatik DBHko lehenengo mailarainoko ikasleak izan dira. Joan zen eguenean egin zuten sari banaketa.

Imanol Ituño magoak ere parte hartu zuen ekitaldian Iturri gainezka egon zen. Gainera, orri markagailuen lehiaketako irabazleari eta hamar bozkatuenei  sariak eman zizkieten. Izan ere, sorkuntza lan horiek Iturrin zeuden ikusgai eta botoa eman ahal zen. 

Antolatzaileak pozik agertu dira. "Antolatzaileok oso pozik gaude aurten ere txikien artean irakurzaletasuna sustatzeko ekintza honek izan duen harrera onagatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!