Barikuan zabalduko dute 'Gozagune', Elorrioko nerabeentzako gune berria

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 12a, 10:07

Barikuan 17:00etan zabalduko ditu ateak ‘Gozagune’k, Elorrioko Udalak 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako ahalbidetu duen espazio berriak. Gune berri hau ‘Ametsola’ erabilera anitzeko elkargunean kokatuko da, eta ostiral, larunbat eta igandeetan izango da zabalik, 17:00etatik 20:30era arte.

Espazio berri honen helburua, gaztetxoen garapen osoa, gozamena eta autonomia pertsonala bilatzea izango ditu helburu. “Gaztetxoek eta gurasoek urte luzeetan egin izan duten aldarrikapen bat izan da hau, eta behar hori asetzeko asmoz sortu dugu espazio berri hau”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!