'Elorrio. Jatorria' liburuaren aurkezpena egin dute

Aritz Maldonado 2018ko abe. 6a, 10:49

Ricardo Ajuria elorriarra da liburuaren egilea; Aiert Zubigaraik egin ditu marrazkiak.

1053. urtean San Agustin zenetik 1356. urtean Elorrio izatera igaro zeneko sasoia ardatz hartuta, garaiko Elorrio zelakoa zen irudikatu gure izan dute Ajuriak eta Zubigaraik. "Urreneko iragan historikoaren ikerketa funtsezko tresna da hurbileko orainaldia behar bezala ezagutzeko. Horretaz jakitun garela, irudiz hornitutako zertzelada batzuk eman nahi ditugu historiaren inguruan, gure iritziz" azaldu du Ajuriak. "Herritarren erropak, besteak beste, ilustratzen saiatu gara, eduki dugun informazioagaz".

"Elorrio, Elorrio izan aurretik San Agustin izan zela jakitea komeni dela uste dugu" adieraziz amaitu dute egileek aurkezpena. Liburua, Durangoko Azokan erosi ahalko da oraingoz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!