54 urteko gizon bat hil da Elorrioko herrigunean gertatutako auto istripuan

Anboto 2018ko abe. 1a, 09:00

6:25ean gertatu da istripua Elorrioko Esteibarlanda kalean, anbulatorio inguruan. Ondorioz, Elorrioko 54 urteko gizona hil da. 

Ertzaintzak azaldu duenez, autoa bidetik irten da. Oraindik argitzeko dago osasun arazo batek edo beste arrazoiren batek eragin duen istripua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!