Carlota Aramendiak eta Leire Vegak irabazi dute emakumeen xake txapelketa Elorrion

Joseba Derteano 2018ko aza. 26a, 09:11

Txapelketako parte hartzaileen argazkia.

Zaldi Baltzak lehenengoz antolatutako lehiaketan 30 bat emakumek parte hartu dute.

Atzo jokatu zen txapelketa Elorrioko Kirol Etxean. Nagusietan Carlota Aramendia nafarra geratu zen txapeldun. Maitane Varas bizkaitarrak eta Estibaliz Apellaniz gipuzkoarrak osatu zuten podiuma. 12 urtez azpikoen mailan Leire Vega getxoztarra izan zen onena, Jugatx Larrakoetxea sestaoarraren eta Xian Murias santurtziarraren aurretik.

Txapelketaren harira egindako zozketa Iraide Jorrin-ek irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!