Kainaberak antolatuta, Zapaturdei ekimena egingo dute zapatuan, hilak 24. Elkartasuna eta kultura batu gura ditu ekimen honek, egun osoko egitarauan. Elorrioko hainbat elkartek eta artistek parte hartuko dute ekimenean. Besteak beste, Eneko Larrañaga 'Enekora'-k txalaparta tailerra eskainiko du, argazki taldekoek photocalla egingo dute eta Sugoi taldekoek kontzertua eskainiko dute. Arratsaldean, Euskal emakume olerkari eta idazleak elkartasunezko pintxo potea egingo dute.
Bestalde, Gaztetxeko kideek egitarau alternatiboa proposatu dute. Arratsaldean mahai-ingurua egingo dute, eta gauean, kontzertuak.