Txoko ludikoegaz hasiera emango diote 'Elorrio Osasuntsua' ekimenari

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 21a, 12:38

Ekintza guztiak plazan edo herrigune inguruan egitea aurreikusi dute. Euria egingo balu polikiroldegian edo aterpea duen instalazioren batean egingo lituztekete ekitzak.

Bigarren urtez jarraian Elorrio Osasuntsua dinamika martxan jarri dute. Domeka honetan txoko ludikoegaz emango diote hasiera ekimenari. "Ekimen honekin jarduera fisikoa egitea eta Elorrioko kultura bultzatzea gura dugu", adierazi du Endika Muruamendiaraz Athloneko kideak. Horrez gain, herritarren artean "ohitura osasuntsuak" bultzatu gura dituztela esan du Dani Palacios zinegotziak.

Zazpi ekintza desberdinez osatuta egongo den igande osasuntsua herritar guztientzat izango dela jakitera eman dute antolatzaileek. Horrez gain, Elorrio Osasuntsua ekimenaren barruan eskola kirola eta kirol astea ere sartzen direla  jakitera eman dute.

Ekintzen egitaraua:

Azaroaren 25ean Txoko Ludikoak

Abenduaren 16an Herri Kirolak

Urtarrilaren 27an Urban Kirolak

Otsailaren 24an Natur Jarduerak

Martxoaren 31n Familiarteko Triatloia

Maiatzaren 5ean 3X3 Basket

Ekainaren 9an Pisten Jolasa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!