Elorrion emakumeentzako xake txapelketa antolatuko dute domekan

Anboto 2018ko aza. 21a, 13:10

Adin guztietako emakume federatuek zein federatu gabekoak parte hartu dezakete Zaldi Baltza taldeak antolatutako lehenengo aldi honetan.

'Elorrio Hiribildua' Emakumeen Arteko I. Xake Txapelketa 10:00etan hasiko da Elorrioko Kirol etxean. Sistema suitzarra erabiliko dute jokamolde moduan, zazpi txandatan banatuta. Sariak maila bitan banatuko dituzte: 12 urtetik beherakoak eta adin horretatik gorakoak. Adin tarte bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek esperientzia pack bana jasoko dute. Parte hartzaile guztien artean ere beste bat zozketatuko dute.  Txapelketaren amaieran luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.

Doakoa den izen-ematea barikuan 20:00etan amaituko da. Helbide elektroniko bidez (elorrio@zaldibaltza.com) edo telefonoz (685 752 717) egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!