Gema Matarranz eta Alejandro Vera aktoreak Lorcaren azalean sartuko dira, eta honek bere senideei idatzitako gutunetan ardazten da Lorca, la correspondencia personal. Juan Carlos Rubioren gidaritzapean, Lorcaren dualtasuna agertuko dute oholtza gainean. "Poetikoa bezain alaia eta iluna, mingotsa bezain gozoa", deskribatu dute. Lorca berarengan ere hain ohikoa zen bezala. Histrion Teatro konpainiaren obra da hau.