Taberna bateko nesken komunean kamerak topatu zituztela salatu dute Elorrion. Astelehenean, sare sozialetatik zabaldutako bideo batean eman zuten berria. Gaur hori salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute, Elorrioko Mugimendu Feministak deituta.
Besteak beste, erasoa emakume guztien kontrakoa izan dela eta herritar guztiek gogor erantzun behar dutela adierazi dute gaurko kontzentrazioan.