Astelehenaz geroztik, Elorrioko 114 komertziok plastiko beltzak jarri dituzte erakusleihoetan. "Ekimen honegaz herria ilunetan geratu da eta bizia ematen dioten komertzio txiki barik Elorrio nolakoa izango litzatekeen ikusi ahal dute herritarrek", azaldu du Izaskun Agirre merkatarien elkarteko presidenteak.
Astebete ilunetan egin ostean, azaroaren 19an plastikoak kendu eta kaleak alaituko dituzte.