6,4ko notagaz, herritarren azterketa gainditu du Elorrioko Udalak

Markel Onaindia 2018ko aza. 13a, 13:21

Udalaren gestioaz balantzea egiteko eta etorkizunerako lehentasunak argitzeko, Aztiker erakundeak inkesta bat egin du udalarentzat, 376 herritar inkestatuta. Idoia Buruaga alkateak pozik hartu ditu emaitzak eta balorazio "oso positiboa" egin du.

Inkestatuen %26rentzat oso ona (8-10) izan da udalaren gestioa, %50entzat ona (6-7), eta %24rentzat txarra (0-5). Batazbeste 6,4ko nota jaso du. %19,9rentzat udala badabil herriko arazoak konpontzen, eta %44k uste du badakiela arazoak konpontzen, baina denbora gehiago behar duela. Ostera, %20,1 dira arazoak konpontzen ez dakiela diotenak. "%64rentzat herriko arazoak konpontzeko gai garela ikusi da", azpimarratu du Buruagak. Denboraren aldagaiaren harira, gobernu taldeak urteetako ikuspegi globalagaz eta herritarren iritzia jakinda gestionatzen duela esan du, eta denbora gehiago eskatzen badu ere, gero "emaitzak hobeak" izaten direla. Bestalde, udalak eskaintzen dituen zerbitzuekin gustura azaldu da inkestatuen %73,1.

Etorkizunerako zein proiektu lehenetsi jakiteko, zenbait ideia proposatu ditu udalak inkestaren bidez, eta orokorrean harrera ona izan dute. Eskola eta bertako patioa konpontzea %84,4k ondo ikusi dute, adibidez. 

"Garraio publiko hobe bat"
Herriko arazo nagusiei dagokienez, aipagarria da ez dela bat nabarmendu. Puntuazio altuena jaso duena garraio publikoarena da, %8,1egaz. Buruagak azaldu du Aldundiari hobekuntzak egiteko eskatzen diotela, elkartzen diren aldiro. "Elorriok garraio publiko hobe bat merezi du". Bestalde, %7,7rentzat lana da arazo handiena, %5entzat gazteria gaiak, eta %4,8rentzat aparkaleku falta.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!