Grabon taldearen Celorrio lanak irabazi du aurtengo edizioa, komedia umoretsua eginez. Celorrio izeneko alderdi kontserbatzailearen jaiotza kontatu zuten, herriko balioak defendatuko dituena. 700 euroko saria jaso dute taldekideek.
Bigarren finalista Banda Aparta taldea izan zen, D-jandau lanagaz. Lehen finalista, berriz, Maritalavista taldea izan zen, New Elorrio lanagaz. Eta, publikoaren saria, Hezilketa lanak jaso zuen.