Elorrio futbol taldeko kideak Zumelegi egoitzan izan ziren atzo. Elorrioko nesken taldeko hiru jokalari, mutilen taldeko lau eta zuzendaritzako kide bat joan ziren bertara. Futbolarien helburua egoitzako kideei klubeko elastikoak, pinak, bufandak eta partiduak ikustera joan daitezen 6 txartel oparitzea izan zen. Opari hauekin Elorrio futbol taldekoek beraien partiduetara joatea eskertu gura izan zieten egoitzako kideei.
Bisitaren ostean, klubeko kideek harrera "hunkigarria" izan zela adierazi zuten. "Protagonistak egoitzako kideak izan behar ziren arren, eman diguten maitasun guztiarekin geuri egin digute protagonista", aitortu zuten.