2019ko martxorako, esaterako, Laumunarrietako kideek argazki, dokumentu eta material erakusketa bat egin gura dute. Horretarako, elorriarrei eta inguruko herrietako herritarrei dei egin diete, gerra garaiko materialik badute erakusketan jartzen uzteko. Materiala erakusketarako uzteko prest daudenek 636 812 055 telefonora deitu dezakete edo laumunaelorrio@gmail.com helbidera idatzi.