'24 Ordu Digitalean' lehiaketan izena emateko azken egunak

Aritz Maldonado 2018ko urr. 30a, 15:42

Asteburuan ospatuko da Elorrioko XIII. 24 Ordu Digitalean.

Film laburren lehiaketa honetan, 24 ordutan sortu behar dira lanak. Oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioak, asmatu, grabatu, editatu eta esportatu behar dituzte parte hartzaileek. Jaialdiaren helburua, multimedia zaleentzat parte hartze formula berriak irekitzea da, horretarako talde lana bultzatuz eta teknologia berriak erabiliz. 

Azaroaren 2an, barikua, 17:00etan antolatzaileek gaia, esaldia eta objektua proposatuko dituzte Arriola Antzokian, eta 24 ordu beranduago, filmak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. 22:00etan izango da emanaldia eta sari banaketa. Talde irabazleak 700 euroko saria irabaziko du, eta beste bi finalistak 500 euroko sari bana. 

Izena emateko, 24ordu@arriolaka.eus helbidera idatzi dezakete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!