Kudeaketa berriagaz, kirol instalazioetan zer zerbitzu eskaini erabakiko du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 30a, 08:40

Orain arte kirol instalazioetan egon den eredua aldatu gura dute Elorrion. Hori horrela, aste honetan egindako bilkuran, kirol instalazioetan dagoen kudeaketa integraletik kudeaketa mistora pasatzeko erabakia babestu dute EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak.

"Eredu berri honi esker, kudeaketa hobea izango da. Esaterako, udalak erabakiko du ze zerbitzu eman, eta erabiltzaileen beharrak hobeto asetuko ditugu", adierazi dute gobernu taldeko kideek.

EAJko kideek erabakiaren kontra bozkatu dute eta kudeaketa honek "gastu eta galera gehiago" ekarriko dituela adierazi dute. "Orain arte zerbitzu onak izan ditugu eta ez dugu aldaketa ulertzen",aitortu du Joseba Mujikak.

Buruaga alkateak esan du enpresagaz ez dagoela arazorik.  Arazoa modeloagaz dagoela. Bestalde, aldaketa "bideragarria" dela eta EAJ "gezurretan" dabilela ere esan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!