Adibidez, Logelaren eta Kukairen lehenbiziko elkarlana izandako Taupadak ikuskizuna berreskuratuko dute hitzordu berezi honetarako. Musika klasikoa, elektronikoa eta dantza nahasten dituen ikuskizun honek dantzari batek emanaldian zehar dituen sentipenak biltzen ditu. Ander Lipus ere arituko da, etxean bezala, Markinatik Natorren Artista Bat Naiz Ni mikroantzerkiagaz; ez da formatu horretan ikusi ahalko den emanaldi bakarra: Tessa Andonegik eta Libe Mendizabalek, Behobia - SS - Txaloka Ero Moduan mikroantzerkia eskainiko dute. Ospakizuna borobiltzeko, Amaia Elizaranek eta Xabier Zeberiok Pool ikuskizuna eskainiko dute publikoan bilduko direnentzat.