Berrio auzoko bizilagunak ur sare orokorrera batu asmoz lanak egiten hasi dira Elorrion. Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, lanak egiteko aurrekontua 139.890,52 eurokoa izango da, eta hurrengo urte hasierarako bukatuta egotea aurreikusten dute. Bestalde, lan hauek etorkizunean Aldape eta Gazetara ura eramatea ere baliatuko dutela jakitera eman dute.
Berrio auzoko lanez gain, Urkizuaran kalean ere lanak egiten dabiltza. Lan hauen helburua ur hornidura eta estolderia sareak hobetzea dira. Lan hauetarako 140.000 euro bideratuko dituzte.