Eguenean egindako osoko bilkuran 2019rako zergak eta tasak %1 igotzea onartu zuten. Bestalde, herriko ostalaritza eta merkataritza guneetan egiten dituzten obretan hobariak egongo direla jakitera eman zuten. EAJk gobernu taldeak aurkeztutako proposamenaren kontra bozkatu zuen eta Herriaren Eskubidea abstenitu egin zen.
Horrez gain, Elorrioko Udalaren gerakina 1.800.000 eurokoa dela jakitera eman zuten. "Elorriarrentzako zerbitzuak gero eta hobeagoak eta zabalgoak izan daitezen lanean ari gara, eta esan dezakegu legegintzaldi honetan helburuak betetzen ari garela”, adierazi zuen Buruagak.
EAJren jarrera kritikatu du EH Bilduk
Bestalde, eguneko bilkuraren ostean EAJk kideek egindako adierazpenei erantzunez, ordenantza fiskalak 2019rako aurrekontuak lantzeko abiapuntua izango direla jakitera eman du gobernu taldeak prentsa ohar bidez. "Guk partehartzea urte osoan zehar sustatzen dugu, horregatik elorriarrekin eta eragileekin hamaika bilera egin ditugu gaiak jorratzeko. Parte hartze zuzena da guk bultzatutakoa eta ez gara itxura egiteko prozesu partehartzaileak bultzatzearen aldekoak”, adierazi du Buruagak.
Horrez gain, ordenantza fiskalen prozesuan Elorrioko EAJ gobernu taldearen "aurka" ibili dela salatu dute. "Ulertzen dugu oposizioan egoteak gu kritikatzea dakarrela, baina EAJri eskatzen diogu elorriarren interes orokorrak ez ditzala kaltetu interes elektoralengatik”, esan du Buruagaz. Horrez gain, EH Bilduk lankidetza "zuzenagoa eta eskuzabalagoa" izan daiten "elkarlana" eskatzen dietela esan dute.