EAJ-PNVk atzo iluntzean eskainitako prentsaurrekoan EH Bilduk "politikarien eta herritarren partaidetza barik eta gardentasun barik" gobernatzen duela salatu zuen. "Beste urte batez, ez dugu izango partaidetzan oinarritutako aurrekonturik", adierazi zuen Joseba Mujika bozeramaileak.
Horrez gain, Elorrioko EAJk errugbi zelaia hobetzeko proiektua aurrera eramateko orduan egon den "praxi txarra" salatu zuen. "Proiektua onetsi zenean ez ziren kontuan izan udaleko langile teknikoak, eta akats hori garesti oradindu behar dugu, proiektua gauzatzea ezinezkoa delako", esan zuen Mujikak."Horrez gain, EH Bilduk kiroldegia kudeatzeko bultzatu gura duen kudeaketa eredua ere salatu gura dugu, kudeaketa integraleko eredutik zerbitzuen araberako kudeaketa eredura pasatu gura dute eta", gaineratu zuen.
Bukatzeko gobernu taldea eta Argiñetako kofradia elizarekin titulartasunari buruzko "amaierarik gabeko borrokan" sartu direla adierazi zuten eta horrek etorkizuneko proiektuak "geldiarazten" dituela esan zuten. "Beraz, adostasunaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko eskatzen diegu, museoaren proiektua gauzatu daiten", bukatu zuen Mujikak.