Dagoeneko Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan jarri duten errekarga puntua martxan dago, eta prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez eskuragarri dagoen eredua Ibilbox200x2 izenekoa da.
Ibil enpresarekin batera burutu duten proiektuari esker, Elorrion auto bi batera kargatu ahal izango dira. Udaletik esan dutenez, errekarga puntuan toma bi daude, baikotza 7,4 kW-ko potentziaduna.
“Elorrioren jasangarritasunak arduratzen gaitu, beraz gure esku dagoen guztia egingo dugu alderdi honetan hobetzen joateko. Duela egun batzutatik hona Durangaldeako udaletxe batek sustatutako auto elektrikoentzako lehen errekarga puntua daukagu. Aurrerantzean ere norabide honetan jarraituko dugu lanean”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.