Identitatearen eta migrazioaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 4a, 09:38

'Urriko martitzenak' ekimeneko hitzaldi guztiak martitzenetan izango dira, 19:00etan.

Migrazio fenomenoaren iturburua ezagutzeko lan pedagogikoa egin nahi dute Elorrion. Horretarako ‘Urriko Martitzenak’ dinamika martxan jarri du udalak 'Mundutik Elorriora, Elorriotik Mundura' dinamikaren baitan. “Migrazio fenomenoaren iturburua ezagutzeko lan pedagogikoa egin nahi dugu, enpatia sortzeko lana, aurreritziz eta esterotipoak deseraikitzeko lan bat, bizilekua aldatzeak sortzen dituen arazoen gaineko hausnarketa lan bat, beste lekuetatik heldu diren problematika, kultura eta errealitate ezberdinei hurbiltzeko lan bat”, adierazi du Txus Arrieta Gizarte arloko zinegotziak.

Hitzaldi zikloa urriaren 9an hasiko da, Mario Zapata soziologoarekin. Zapataren hitzaldia 19:00etan hasiko da eta udaletxeko pleno aretoan izango da. Urriaren 16an, berriz, Jon Maia bertsolariaren txanda izango da. “Berriak jaio ginen” hitzaldia 19:00etan izango da udaletxean.

Urriaren 23 eta 30erako, berriz, Amekadi elkarteak gidatuko duen ‘Zurrumurruak Ekiditeko Tailerra’ antolatu dute. Tailer hauek Iturri Kultur Etxean egingo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!