Martxan dago Elorrioko 24. irakurketa lehiaketa

Aritz Maldonado 2018ko urr. 2a, 09:15

Abenduaren 7an bukatuko da lehiaketa, eta sari banaketa abenduaren 14ean izango da, Iturrin.

18 urtetik beherako elorriarrek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Bi liburu irakurri beharko dira parte hartzeko, eta ostean fitxa bana bete beharko dute gazteek. Fitxa kopurua, eta hauek duten kalitatea hartuko dira kontutan sariak ematerakoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!