Bilboko erailketa matxista salatzeko kontzentrazioa egingo dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 26a, 10:46
Artxiboko irudia: Iruñeko sententziaren aurrean egindako elkarretaratzeko argazkia.

Elkarretaratzea eguenean, irailak 27, egingo dute Elorrioko plazan.

Bilboko erailketa matxista salatzeko kontzentrazioa egingo dute, bihar, Elorrion. Atzo, Maguette Mbeugou 25 urteko emakumea bere bikotekideak hil zuen. Erailketa hori gaitzesteko kontzentrazioa egingo dute 19:00etan Elorrioko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!