Horretarako, Aztiker enpresaren laguntzarekin inkesta telefoniko eta presentzialak egingo dituzte. Horrez gain, aurrerago etxe guztietara galdetegi bat ere bidaliko dutela jakitera eman dute prentsa ohar bidez.
Udaleko kideek adierazi dutenez, hurrengo urteetan burutu beharreko prooiektuen diagnosi bat egiterako orduan udalarentzat "ezinbestekoa" da herritarren iritzia eta ohiturak zeintzuk diren jakitea.