Aurtengo ekitaldi jendetsuenak lehenengo domekako feria, koadrilen bazkaria, Sukalki Eguna eta karrozen jaitsiera izan dira. Gainera, aurten nerabeentzako antolatutako ekitaldiek "balorazio positiboa" izan dutela eta bide horretan sakontzen jarraituko dutela jakitera eman dute.
Bestalde, Ferixa Nausikoetan herritik eta herritarrentzako lan egiten duten eragileak eskertu nahi izan ditu Idoia Buruaga alkateak.
Horrez gain, jaietan izaten diren bizikidetza arazoak ekiditeko asmoz, iaz martxan jarritako bi egitasmotan ere sakondu duela azpimarratu du udalak; batetik, botiltzarra egiten duten gazteekin prebentzio eskuhartze kanpaina egin dela jakinarazi dute. Bestetik, Aldatsekuako bazkarietako hondakinen inguruan lanketa egin dutela esan dute, birziklapena eta inguruarekiko errespetua bultzatuz.
Bukatzeko, eraso sexistei dagokienez, momentuz ez dutela inongo erasoren berririk izan azaldu du Elorrioko Udalak.