Bihar, esaterako, Sukalki Eguna eta karrozen jaitsiera izango dituzte. Domekan Kultura arteko jaia egongo da, beste hainbat ekintzen artean. Horrez gain, asteburu osoan zehar hainbat kontzertu egongo dira.
Kainaberak antolatzen duen jaialdiari dagokionez, Kanpokale eta Arriola kaleen artean egingo da. Bertan, Euskal Herriko jakiak probatzeko aukeraz gain, Boliviako, Kolonbiako, Maliko, Nikaraguako, Marokoko, Mexikoko, Portugalgo, Senegalgo, Uzbekistango eta Venezuelako janariak dastatzekoa ere egongo da.