anboto.org

Etxeko taldeak irabazi du VIII. Elorrioko lagun arteko txapelketa

  Kirolak  Elorrio

Eleizalde futbol zelaian triangeluarra jokatu zuten Elorriok, Athleticek eta Arrasatek.

Martitzenean Elorrioko V. Emakumeen txapelketa jokatu zuten, Ferixa Nausikoen jai egitarauaren barruan. Atzo, berriz, gizonezkoen txanda izan zen, VIII. Elorrioko lagun arteko txapelketa jokatu baizuten. Atzokoan etxeko taldeak, Elorriok eskuratu zuen garaikurra.

Lehenengo partiduan Athleticek 2-1 irabazi zion Arrasateri. Bigarrenean, etxeko taldeak 1-0 irabazi zien zuri gorriei eta azkenengoan Elorriok eta Arrasatek berdindu egin zuten.

Elorrioko Futbol Klubeko kideek jakitera eman dutenez sarreren salmentarekin lortutako dirua Elorrioko Kainabera elkarteari emango diote.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa