Elorrioko Ferixa Nausikoak

Elorrioko V. Emakumeen txapelketa, Athleticentzat

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 5a, 11:50

Eleizalde futbol zelaian triangeluarra jokatu zuten Elorriok, Athleticek eta Eibarrek.

Atzo jokatu zuten Elorrioko V. Emakumeen txapelketa, Ferixa Nausikoen jai egitarauaren barruan. Triangeluarra Athleticek, Eibarrek eta Elorriok, etxeko taldeak, jokatu zuten.

Lehenengo partiduan Athleticeko jokalariek 2-0 menderatu zituzten Eibarkoak. Bigarrenean, etxeko taldeak zuri-gorriei 1-0 irabazi zien. Eta azken partiduan, berriz, Eibarrek 2-0 irabazi zion Elorriori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!