Elorrioko Ferixa Nausikoak

Hamar kulturatako jakiez gozatzeko aukera egongo da Ferixa Nausikoetan

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 5a, 09:35

Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak, urtero lez, kultura arteko jaia antolatu du domeka honetarako.

Azken urteetan lez, Arriola eta Kanpokokale kaleen artean egingo duten jaian bederatzi herrialderi egingo diete lekua. Aurtengoan, Euskal Herriko jakiak probatzeko aukera egoteaz gain, Boliviako, Kolonbiako, Maliko, Nikaraguako, Marokoko, Mexikoko, Portugalgo, Senegalgo, Uzbekistango eta Venezuelako janariak dastatatzeko aukera egongo da.

Babesa Zaporeak elkarteari
Bestalde, azken hiru  bezala, aurten ere errefuxiatuentzako jatorduak prestatzen lanean dabilen Zaporeak elkartera bideratuko dute Kulturarteko jaian batutako dirua Kainaberako kideek.  Gainera, egunean ehunka errefuxiaturentzat jatekoa prestatzen ibiltzen diren Zaporeak elkarteko kideak ere Elorrion izango dira irailaren 9an

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!