Motorzale bat jausi egin da Elorrion eta ospitalera eraman dute

Anboto

07:00ak bueltan izan da istripua, Bergararako noranzkoan, Ertzaintzak informatu duenez. Gidaria bere kabuz erori da, eta hasieran konortea galdu du. 

Konortea berreskuratu du eta osasun zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat kolpe zituelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!