Elorrioko Ferixa Nausikoak

Jaietan eraso sexistei aurre egiteko protokoloa egin dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko abu. 29a, 14:40

Eraso baten aurrean nola jokatu beharko litzatekeen azaltzen du protokoloak.

Barikuan hasiko dira Elorrioko Ferixa Nausikoak eta jaietan gerta litezkeen eraso sexistei erantzun eta aurre egin asmoz Elorrioko Udalak protokoloa egin du.Horrez gain, jaietan eraso matxistak salatzeko 688 641 996 telefonoa jarri dutela jakinarazi dute. Telefonoa 24 orduz martxan egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!