Autobus zerbitzu berezia jarri dute Ferixa Nausikoei begira

Maialen Zuazubiskar 2018ko abuztuaren 27a

Autobus zerbitzu berezia jarriko dute barikuan hasiko diren Elorrioko Ferixa Nausikoei begira.

Abuztuaren 31n eta irailaren 7an, orduro irtengo du autobusak Elorriotik Durangora, 23:15etik 04:15era bitartean; Durangotik Elorriora, berriz, 22:45etik 03:45era jardungo dute. Irailaren 1ean eta 6an, bestalde, Elorriotik Durangora bidea 00:15etik 05:15era egingo dute autobusek, orduro; Durangoitik Elorriora, berriz, 23:45etik 04:45era.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!