Argiñetako Kofradiaren idatzia
Horrela, Udaletxeak zaharberritu, mantendu eta inguruari balorea eman diezaion, bai baseliza eta baita inguruko lur eremuaren erabilera, kofradiari, usufruktuan ziurtatuz, kultu erlijiosoaren praktika babestuz eta gainera inguru guztia babesteko plana ezar dezan.
Denek onartzen dute Argiñetako nekropoliak, bere osotasunean eta ikuspuntu guztietatik balio handia duela: historiko, kultural, erlijioso eta turistikoa eta hala ere bere osotasuneko kontserbazioa nahiko eskasa da.
Egun gutxi dira baselizako teilatua zaharberritzeko lanak bukatu direla, hori burutzeko udaletxeak 50.000 euroko diru-laguntza eman dio Kofradiari, orain portikoa geratzen da konpontzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta, 2012 eta 2014aren tartean egindako indusketetan, emaitzek eman zuten beharrezkoa zela multzoren probetxua handitzea eta Argiñeta inguruari dagokion balioa emateko tratamendu tematiko berri bat ezartzea, garai- medieboko populatze dinamikekin uztartuz eta proiektu museografikoa garatuz. Hala ere, bere jabetzari lotutako arazoak (Durangoko jabetza-erregistroan ez baita azaltzen inoren izenean erregistratuta, herri-ondasun bat izan arren eta jabetzarik ez duena ezin da utzi ezta desjabetu) dirudienez, ez du uzten multzo hau balio baten jartzen, nahiz eta 1964an Bizkaiko lehen multzo artistiko lez onartua izan eta 1984an, Eusko Jaurlaritzak Monumentu Historiko Artistiko Nazional lez katalogatu eta horrela erakundeek aurrekontu bat zuzendu aurrez ikusitako proiektu museografikoaren alde jokatzeko.
Horregatik, Kofradiak 2010eko martxoan ospatuta ezohiko batzordean hartutako akordioa kontuan hartuz, Kofradia, ikerketa sakona egin ondoren, ondorio honetara heldu da, baseliza eta berak hartzen duen lur eremua, herri-ondasunak direla eta hori dela eta udal- inbentarioan sar daitezkeela eta gero jabetza-erregistroan inskribatu.
Kofradiak, uztailaren hasieran, udaletxeko plenoan onartzeko proposamena aurkeztu zuen, bertan dokumentazio guztia ezarriz. Eskaera horretan, aurrez alde guztien interesak batzen dituen dokumentu bat sinatzea proposatuz eta era berean irailean ospatzen den lehen plenoan eztabaidatzea eskatuz.
Aurrez, eta gardenak izateko asmoz, Kofradiak zenbait batzar burutu ditu udaletxean ordezkatuta dauden talde politiko guztiekin eta elizarekin. Batzarren helburua proposamena azaltzea eta dokumentazioa beraien eskuetan jartzea izan delarik.