Victor Bereikua 'Elorrio' pilotaria hil da

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 20a, 19:01

Victor M. Bereikua Buntindui 'Elorrio Letxuga' aurrelaria Elorrion jaio zen, eta zesta-puntan 1969an profesionaletan debutatu zuen. 1971-1972an Ezkurdin jokatu eta gero, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 

Tampa, Hartford, Miami, Orlando, Durango, Dax, Markina-Xemein, Biarritz, Donibane-Lohitzune, Gasteiz, Barcelona, Tijuana, Gernika zein  Hondarribiko pilotalekuetan distiratu zuen Elorriok. 2002an erretiroa hartu zuen. 

Anekdota legez, Bereikua Corrupción en Miami serieko hasieran agertzen zen pilotaria zen. Hileta elizkizuna domekan izango da, 11:00etan, Markina-Xemeinen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!