Krisi garaia iraultzeko soinu banda dakar The Souljazz Orchestra taldeak

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 20a, 17:00

Berba aldarrikatzaileekin, sintetizadore zaharrekin, haize sekzio indartsuagaz eta erritmo kaxekin sorturiko boogie, elektro eta disko lo-fi doinuen bidez, The Souljazz Orchestrak dantzan jarriko du Elorrioko plaza zapatuan.

Europan barrena bira luzea egiten ari da taldea, Under Burning Skies azkeneko lana zuzenean aurkezten; atzo Zarautzen egon ziren.

Musikairek bestelako eskaintzak ere baditu astebururako. Barikuan, The Primitals-ek komedia musikala eskainiko du; eta, domekan, mikroantzerkiak ikusteko aukera egongo da plazan. La Farandularen Tribulaciones de un gigolo, El Mono Habitadoren Benditas eta Anondinoren El Gato de Schrodinger obrak eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!