Buelta asko eman ondoren atzo goizean pasatakoari buruz idaztea erabaki dugu; gertatutakoa kontatzea: Sevillan izan zen, eta guri gertatu zitzaigun. Baina Bilbo, Alicante, Donostia edo edonon izan zitekeen, eta bakarrik egon gintezkeen.
Goizeko 6:30-7:00 inguruan Sevillako tren geltokian geunden hiru lagun (emakumezkoak hirurak) aireporturako autobusaren zain. Jendea parrandatik bueltan zebilen eta 7 bat pertsonaz osaturiko talde bat (gizonezkoak guztiak) gure ondotik pasatzean, barre artean komentatu zuten "hay mucho lobo suelto". Eta gure ondo-ondotik pasatzean "que, ¿nos hacemos una de la manada?", esan zuten ozenago, guk entzuteko bezala.
Joan egin ziren eta buruari bueltaka geratu ginen nola erantzun genezakeen pentsatzen...
Zer egin dezakegu in"justizia"ren ekintzen bidez normalizatu eta babestu den egoera honen aurrean?
EZ da barregarria. EZ da eredugarria izan behar. Zer ari gara egiten? Zer jasan behar dugu? Noiz arte? Eta bakarrik egon izan bagina momentu hortan? Eta zuri gertatuko balitzaizu?
Amaia Morales, Itsaso Basauri eta Enea Pinillos