Gitarra elektrikoen doinuz beteko da Elorrio, zapatuan, Sinfonityren eskutik

Maialen Zuazubiskar 2018ko uzt. 13a, 13:00

Uztailaren hasieratik, Elorrio munduko musika eta antzerkien topaleku bilakatu da.

Bihar, esaterako, gitarra elektrikoen doinuz beteko da Elorrio, Sinfonityren eskutik. Madrildarren kontzertua 22:30ean hasiko da eta hamar musikarik gitarra elektrikoekin musika klasikoa nola jotzen duten ikusi eta entzun ahal izango dute plazara bertaratzen direnek.

Barikuan, berriz, Camut Band talde katalaneko kideek klakea eta perkusio afrikarra uztartuko dituzte. Hauen ikuskizuna ere 22:30ean izango da, plazan. Asteburuko azken emanaldia Lasala dantza taldeak eskainiko du eta domekan izango da, 19:30ean, plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!