Aurretik, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiagaz eta Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteagaz batera, Idoia Buruaga alkateak eta zenbait udal ordezkarik udaletxetik basilikarainoko bidea egin zuten, txistularien doinupean.
Meza ostean, luntxa egin dute Berrio Otxoa kalean eta arratsalderako umeentzako jolasak antolatu dituzte. Jai egunari amaiera, Berrio-Otxoa abesbatzaren kontzertuarekin emango diote.