Herrigune historikoan urteetan garbitu gabe egon diren hainbat gune garbitu ditu Elorrioko Udalak. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, Berrio Otxoa kaleko hainbat kantoi, Iturri Kultur Etxetik Errebonbilo kalera arteko bidea, basilikaren atzeko partea... garbitu dituzte. Gainera, Erreka kale zein Kanpokale eta plaza ingurua garbitzen ari direla jakitera eman dute. Horrez gain, Musiko Arriola kaleko arkua material berezi batekin garbitu dute.
Bestalde, lanak udaleko garbiketa taldeak burutu ditu, eta talde horrek egindako lana balioan jarri nahi izan dute udal ordezkariek. “Udal gobernutik merezi duen balioa eman nahi diogu garbiketa taldeari,hamarkadetan egin ez den lana egiten baitabiltza", adierazi dute udal ordezkariek.