Larrano Parapente Taldeak antolatuta, zapatu honetarako aurreikusita dago, baina eguraldiaren arabera domekara atzeratu daiteke. Estrategia, ahalegina eta hegaldi librea uztartzen dituen lasterketa da. Parte hartzaileek antolakuntzak zehaztutako ibilbide bat egin beharko dute denbora jakin batean. Elorrioko Herriko Plazatik irten eta Udalaitzeko meategietatik aireratuko dira. Balizez osatutako zirkuitu bat egiten dutenean San Antonen lurreratu eta handik plazara joan beharko dira, hantxe egongo baita helmuga. Pilotuak erabili ahalko dituen garraiobide bakarrak parapentea eta oinak izango dira.