Aurtengo Elorrioko Ferixa Nausikoak Sabina Aizpuru Agirre elorriarraren ‘Danontzako’ lanak iragarriko ditu. Izan ere, hasiera batean irabazlea izan zen ‘Barazki Festa’ri zegokion saria bertan behera uztea erabaki dute, egileak, Elorrioko Udalak eta saria ematen duen ANBOTOk hala adostuta. Erabaki hori kartelaren "jatorri artistikoagatik" hartu da, eta hiru aldeek bat eginda.