Liburu horren harira, erakusketa bat egin zuen urtarrilean Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Erakusketa horretan, Angoitiak Tanger Dream izenburua duen liburuak jasotzen dituen argazkiak eta egileak berak hiri hartako bizipenez idatziriko testuak eta Jesus Mari Arruabarrenak itzulitakoak, jasotzen zituen. Horrez gain, Tangerreko hormen argazkiekin collage bat egin zuten.
Jatorrizko collagea moldatu eta egun kultur etxeko horman jarri dute irudia, 20 metro koadro inguru dituen horman.
Iturri Kultur Etxeko teknikariek jakitera eman dutenez, Angoitiaren lanak erantzun bikaina izan du eta Iturrira hurbildutako herritarrek zoriondu egin dituzte.