Argiñetako ermitako teilatua konpontzen dabiltza

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 20a, 11:25

Elorrioko Argiñeta auzoko ermitako teilatua konpontzen hasi dira udalaren eta Argiñetako Kofradiaren hitzarmen bati esker.

Udalak jakitera eman duenez, lan hauek teilatua konpondu eta ermita egoera onean mantentzeko balioko dute. Lanak egiteko 50.000 euro bideratuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!