Perun eginiko lanak saritzen ditu Cine al Este jaialdiak. Laburmetraien atalean jaso du saria 'Maria T-TA' lanak.
Ikus-entzunezko lanak Patricia Roncal (1961-2012) perutarraren bizitza kontatzen du; Roncal aitzindaria izan zen bertako rock mugimenduan, ikuspegi feminista eman ziolako. Dokumentala osorik ikusgai dago sarean.