Praka laburrak eta txankletak jantzita uda heldu dela ospatu dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 12a, 13:15

Elorrioko lagun talde batek, laugarren urtez, Maiatzaren 40a jai giroan ospatu du.

Laugarren urtea da Elorrioko lagun talde batek Maiatzaren 40a ospatzen duela. Hau da, ekainaren 9an praka laburrak eta sandaliak jantzi eta jai giroan aritzen dira, uda heldu dela ospatzeko. Fernan Garciak ANBOTOri adierazi dionez, aurten, zerbait berezia egin gura zuten, horregatik panpina bat, 'Kaskajua', Alde Zaharreko harresian jartzea erabaki zuten.

Joan zen barikuaz geroztik, 'Kaskajua' harresian jarrita dago eta Elorrioko Ferixa Nausikoak bukatzen direnean kenduko dutela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!