Zaintza arloan gaitasun teknikoak handitzea eta emakume migranteen baliabideak haziarazi asmoz, Elorrioko Udalak 'zaintza barik, bizitzarik ez' ikastaroa antolatu zuen. Asteon amaitu den ikastaroan 20 emakume inguruk parte-hartu dutela jakitera eman du udalak eta herriko hainbat eragilerekin zein Osakidetzarekin eginiko proiektua dela jakitera eman dute. Bestalde, partehartzaileen gogobetetasuna “oso altua” izan dela aitortu dute Idoia Buruaga alkateak eta Aratxu Uriarte Berdintasun arloko zinegotziak.
“Askorentzat ikusgaitzak diren arren, emakume hauek egiten duten lana balio handikoa izaten da guztiontzat. Izaten dituzten baldintzak kaxkarrak izaten dira batzuetan, eta aurretik izaten duten ezagutza, eskasa, besteetan. Langile horiek ahaldundu nahi izan ditugu, beraien ahalduntzearekin denok irabazten dugulako, bai beraiek eta baita guk”, adierazi dute Buruagak eta Uriartek.