“Oso emaitza onak izan ditugu.Nabaritzen da jendeak badituela proposamenak eraikin honetarako, eta hori da garrantzitsuena, guztion artean proposamenak egin, horiek baloratu eta ahalik eta ondoriorik adostuenetara heltzea", adierazi du Idoia Buruaga alkateak.
Hori horrela, batzar zabala antolatu dute ekainaren 13rako, jasotako ekarpenak herritarrei azaldu eta ondorioak bateratzeko. Bilera 18:30ean izango da, udaletxean.