Txalaparta ikastaroa antolatu dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 6a, 11:00

Ikastaroak ekainaren 15ean eta 22an izango dira.

Familian txalaparta jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Eneko Larrañaga musikariak. San Josen egingo dituzten tailerrak ekainaren 15ean eta ekainaren 22an izango dira, 18:30etik 20:00etara. 7 urtetik aurrerako pertsonek parte-hartu dezaten ikastaroak 10 euroko kostua izango du eta 677 210 078 zenbakira deituta izena eman beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!